Alonso, Jose

Jose Alonso Corellan jaio zen 1781ean eta Madrilen hil 1855ean. Auzitegi Goreneko magistratua eta justizi ministroa izan zen. Justizia ministroa zen Lege Paktatua indarrean sartu zenean (1841). Nafarroako foru eta legei buruzko iruzkin eta bilduma bat argitaratu zituen (1848).

Iturria: Harluxet