<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Lege Paktatua (Pakzionatua)
Lehen Gerra Karlistak kendutako foruak berreskuratu nahian, Nafarroak eta Espainiako gobernuak paktatu zuten legea (1841 - VIII - 16). Gerra ondoren, Foruak eta monarkia Espainiako beharretara egokitzea eskatzen zuen eta Legea azaldu zen (1839 - X - 25). Madridelen, Jose Alonso justizi ministroa zen.
Nafarroako Foru Aldundiak berehala ekin zion lan horri eta Madrilera ordezkaritza bidali zuen, besteren artean Yanguas Miranda bertan zelarik. Akordiora iritsi ziren; Kongresuak eta Senatuak ez zuten eragozpenik jarri eta legea onartu egin zen. Lege Paktatuarekin (Pakzionatua) Nafarroako politikak, administrazioak eta ekonomiak aldaketak izan zituzten. Nafarroako erakundeek ez zuten eskuratu lehen adinako indarrik eta Nafarroa, erresuma izatetik, Espainiako foru-probintzia izatera pasa zen.
Ordura arteko Erret Kontseiluaren edo Erresumako Foru Aldundiaren funtzioak, Espainiatik jarritako Foru Aldundi berriak bereganatu zituen. Erregeorde titulua baztertu eta Kargu berriak izendatuko dira: militar eginkizunetarako Kapitain Jenerala eta zibiletarako, gero, gobernadore izango dena. Nafarroan derrigorreko soldadutza ezarri zen lehen aldiz eta Ebron zeuden mugak Pirineoetara atzeratu ziren. Lege horrekin Nafarroak galdu edo irabazi zuenaz aparte, Estatuak ezarrita gainerako euskal probintziek hartutako erabakitik banandua geratu zen.
Nafarroako konbenioa lau aldiz berritu zen: 1876, 1927, 1941 eta 1969an
Loturak: Promulgazio-eskubidea;
Iturria: Elhuyar/ Historia de Navarra, Mikel Sorauren