Alkiza, Antso

Antso Alkiza Hondarribian jaio zen, baina ez dakigu noiz eta Habanan hil 1619an. Menturazale eta Galeoi-kapitaina, Ameriketako kontrabandista eta pirata ingeles eta holandesak atzematen iaioa. Venezuelako gobernadore izan zen. Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarraren sorrerarako lehen pausoak eman zituen. Venezuelako meatzaritza eta nekazaritza suspertu zituen. Kubako gobernadore izendatu eta bertako nekazaritza-industria bultzatu zuen; lurrak erosi eta bere izena hartu zuen herria sortu zuen bertan.

Ituria: Harluxet/ Lur