Alfontso Aragoikoa

Alfontso Aragoikoa Olmedon jaio zen 1415ean eta Linares-en hil 1485ean. Nafarroako Joan II.a Trastamara eta Eleonor Aragoikoaren sasiko semea. 18 urterekin Nafarroako zaldun egin zuten. Gaztelako borroketan aitaren aldeko izan zen eta Olmedoko hondamenaren ondoren Gaztelako erresuma utzi eta Nafarroara itzuli zen agramondarren buruzagitza hartzera (1445).

Iturria: Harluxet