Aizpun, Jesus

Jesus Aizpun, Rafael Aizpunen semea, Nafarroako Foru-kontseiluko kidea eta Alderdi Liberal eta Demokratikoen Elkarteko kidea izan zen. UCD alderdian sartu eta Madrilgo parlamentarioa izan zen (1977); Nafarroak Euskal Autonomi Elkartearekin bat egitearen aurka agertu zen alderdiaren iritziaren kontra, eta alderdia utzi egin behar izan zuen (1978). UPN alderdi errejionalista sortu (1979), eta Espainiako Kongresuan UPNko diputatua izan zen. Nafarroako diputatu berrautatu zuten 1982an. UPNk lehendakari hautatu zuen 1985 eta 1989an.

Iturria: Harluxet