Aizpun Santafe, Rafael
Rafael Aizpún Santafé Madrilen jaio zen 1889an eta Iruñan hil zen 1981an. Foru-zuzenbidean aditua, hainbat ikerketa argitaratu zuen. Politikoki, alderdi mauristan abiatu bazen ere, Espainiako lehenengo alderdi demokrata-kristauaren fundatzailea izan zen (1922). Bigarren Errepublikan Unión Navarra alderdia sortu eta CEDAn integratu zen. Nafarroako diputatua izan zen Gorteetan (1931-33, 1933-36). CEDAko kidea zela, Espainiako justizi ministroa izan zen (1934-35). Bere semea Jesus Aizpunek sortu zuen UPN Nafarroan.
Iturria: Harluxet/ Lur