Adenauer, Konrad

Konrad Adenauer Kolonian jaio zen 1876an eta Rhondorf-en hil 1967an. Politikari alemaniarra, Alemaniako Errepublika Federaleko kantzelari (1949 - 1963) eta Alderdi Kristau-demokratako lehendakaria izan zen. Alemaniari Europan zegokion tokia berreskuratu, armada berrantolatu eta ekonomia hobetzeko politika egin zuen. Estatu Batuekiko loturak sendotu zituen, Frantziari hurbilduz, eta Alemania Federala NATO-n sartuz; Europako Merkatu Batuaren bultzatzaile nagusietako bat eta Europako Ekonomi Elkartearen sortzaile aktiboenetako bat izan zen.

Iturria: Elhuyar/ Lur