Vinson, Julien
Julien Vinson Parisen jaio zen 1843an eta Libournen hil 1916an. Euskara eta euskal literaturaren historiaz ikerketa asko egin zuen. "Coup d'oeil sur l'étude de la langue basque" izan zen euskarari buruzko lehen lana: hizkuntzaz kanpo euskaldunek ezer berezirik ez dutela eta halako hizkuntzak merezi lukeen literaturarik ez dagoela esan zuen; Elizaren aurkako iritziak ere azaldu zituen. Horrek guztiak hainbat arerio sortu zizkion Euskal Herrian. Revue de linguistiqueko zuzendaria izan zen eta bertan argitaratu zituen lan gehienak. Euskal bibliografia da gehien landu zuen saila (Bibliographie de la langue basque, 1891; Complément y Suplément, 1898; "Revue Générale des Etudes Basques de 1906 á 1912". Obra hauek gabe, euskal literaturaren historia sakona egitea ezinezko izango zatekeen. Le folklore du Pays Basque eta Le codex de Saint Jacques de Compostelle ere idatzi zituen eta zenbait euskal testu eta liburu berrargitaratu zituen. 1919an euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten.
Iturria: Harluxet