Urkijo Olano, Inazio
Inazio Urkijo Bilbon jaio zen 1907an. Diplomatiko eta euskaltzale bizkaitarra. Zuzenbidea eta Merkataritza Deustuan ikasi eta Frantzia eta Ingalaterran ibili zen ikasketak sakontzen. Bizkaiko Diputazioko Kultura Batzordeko lehendakariordea (1954), Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko zuzendaria (1957) eta Bilboko Ateneoko lehendakaria (1957) izan da; Historiako Erret Akademiako kidea (1959) eta euskaltzain urgazlea da (1957).
I: Harluxet