Tauer, Norberto
Norberto Tauer Plzen-en jaio zen 1898an eta Pragan hil 1983an. Euskal idazle eta euskaltzale txekiarra. Aldizkari txekiarretan euskararen berri eman zuen urtetan, 1935etik hasita. Zeruko Argia, Euzko Gogoa, Olerti eta beste hainbat aldizkaritako kolaboratzaile izan zen. Euskararen gramatika eta euskal esaera eta atsotitzen zerrenda luze bat moldatu zituen. Euskaltzain urgazle egin zuten 1955ean eta euskaltzain ohorezko 1973an.
I: Harluxet