Otero, Blas

Blas Otero Bilbon jaio zen 1916an eta Madrilen hil 1980an. Bilbon irakasle zelarik, bere lehen poesi bildumak prestatzen hasi zen. Literatur aldizkarietan parte hartu bazuen ere, ez zen inoiz inongo literatur taldetan murgildu. Ez zen oso oparoa eta, gainera, oso zorrotza zen bere sormen-lanekin; poema asko bota zituen Cántico espiritual (1942) eta Angel fieramente humano (1950) lehen liburuak argitara eman aurretik. Frankismoak eraturiko gizarte itogarria salatzeko "Redoble de conciencia" (1951) eta "Pido la paz y la palabra" (1955) olerki-bildumak sortu zituen. Bigarren etapako olerkiek poesia sozialaren kutsua dute, bai gaiaren aldetik eta bai gehiengo handi bati zuzenduak egoteagatik ere. Bere olerkigintzan pixkanaka hitz erretoriko eta astunak baztertu eta hitz sotiletan oinarritzera jo zuen (Expresión y reunión, 1969; Mientras, 1970; País; 1972; Verso y prosa, 1973). Azken urteetan Euskal Herriarekiko ardura azaldu zuen.

I: Harluxet