Oteiza Enbil, Jorje

Jorge Oteiza Orion jaio zen 1908an. Eskultore eta idazle gipuzkoarra. Madrilen hasitako medikuntza-ikasketak utzi egin zituen, eskulturari ekiteko. Espainian Gerra Zibila piztu zenenean Amerikan zen eta han gelditu zen bizitzen (1935 - 1946); garai hartan hasi zen eskultura eta estetika inguruko teorizazioak mamitzen. Hasierako obrek espresionismoaren eta kubismoaren eragin garbia zuten (Guerreros, 1949); baina hutsaren estetikaren esperimentazioari ekin zion ondoren (Poliedro vac'o, 1956; Desocupación de la esfera, 1956; Conjunción dinámica de dos pares de elementos livianos, 1957; etab.). 1959an bukatutzat eman zuen esperimentazio-bidea, "eskultura hutsera" iritsita. Beraren eskultura-lanik nagusienetakoa Arantzazuko santutegiko fatxadako "Apostoluak" taldea eta Pietatea dira (1968an burutua). Proiektu eta erakusketa askotan hartu du parte. 1957an Sao Pauloko Bienaleko sari nagusia irabazi zuen, 1988an Espainiako Asturiasko Printzea saria eta 1996an A. Pevsner saria eman zioten.

I: Harluxet