Munibe Areizaga, Ramon Maria
Ramon Maria Munibe Azkoitian jaio zen 1751n eta hil 1774an, Peñafloridako kondearen semea. Bergaran lehen ikasketak egin eta ondoren Europan ibili zen eskola, lantegi eta meategi-lurralde garrantzitsuak ezagutzearren. Bildutako ohar eta irudiak Euskal Herriko Adiskideen Elkartea elkartera bidali zituen. Foixko konderrian, Bordeleko Zientzia eta Arte Ederretako akademian, Paris, Suedia, Alemania, Austria, Holanda eta Danimarkan ibili ondoren Gipuzkoara itzuli zen.
Espainiako zientzien aurrerapenerako garrantzizkoak izan ziren Munibek egindako lanak (Producciones curiosas del Pirineo; Procedimiento del curso de química; Ensayo de Minerología; Noticias de varias producciones curiosas de la naturaleza, etab.). EHAEeko kide eta biziarteko idazkaria, Stockholm-eko Zientzietako Erret Akademiako eta Freyberg Institutuko kidea izan zen.
I: Harluxet