Maeztu Whitney, Maria
Maria Maeztu Whitney Gasteizen jaio zen 1882an eta Mar de Plata-n, Argentina, hil 1948an, Ramiro eta Gustabo Maeztukoaren arreba. Pedagogia modernoaren eta emakumearen askapenaren aitzindaria izan zen. Madril, Salamanca eta AEBetan egin zituen ikasketak. Bilboko eskola publiko bateko zuzendari zela hasi zen teoria pedagogiko berriak ezartzen (1902-12).
Estatu Espainolean sortutako emakumeentzako lehenengo unibertsitate-zentroa fundatu zuen Madrilen (1908). Europako eta AEBetako unibertsitateetan ibili zen hitzaldiak eta ikastaroak ematen. Izaera laiko eta feministako "Lyceum club" elkartea sortu zuen (1926). Mundu guztiko unibertsitateetan ohorezko kargu eta izendapenak izan zituen: New York, Smith College, Habana, Londres eta Oxforden. Gerra garaian Argentinara joan zen eta Buenos Airesko Unibertsitateko didaktika-mintegia zuzendu zuen urtetan.
I: Harluxet