Lacombe, Georges
Georges Lacombe Orthese-n jaio zen 1879an eta Parisen hil 1947an. Familia euskaldun batean sortu eta idazle, hizkuntzalari eta euskaltzalea. Sorbonan filosofia ikasi zuen. Julio Urkijorekin batera RIEV aldizkaria sortu zuen (1907) eta bertako idazkaria izan zen urteetan. Euskal aldizkarietako kolaboratzaile izan zen. Eusko Ikaskuntzaren III. biltzarrean parte hartu zuen (1922) eta Eskualzaleen Biltzarra erakundeko buru izan zen. Euskara eta euskal literaturaren inguruan 150 liburutik gora eta artikulu ugari idatzi zituen. Euskal idazle klasikoei buruzko datu biografiko eta bibliografikoak bildu zituen. Frantziako zenbait elkartetako kide eta 1921az geroztik euskaltzain osoa izan zen.