Krutwig, Federiko
Federiko Krutwing Getxon jaio zen 1921ean. Hizkuntzalari, politikari eta euskal idazlea. Merkataritza-ikasketak egin eta Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Sorbona eta Bonn-en. Literatura, hizkuntzalaritza, soziolinguistika eta politikari buruzko artikuluak idatzi ditu euskal aldizkarietan. ETAren ideologiaren historian eragin handia izan zuen Wasconia liburua argitaratu zuen 1963an; ETAren V. Biltzar Nagusian parte hartu zuen erakundearen ondorengo bilakaera estruktural eta ideologikoan garrantzi handia izan zuen txostena aurkeztuz.
Euskaltzain urgazlea zenean, Arantzazuko bileran eta ondorengoetan ere parte hartu zuen. Batasunaren arazoan, euskara kultur hizkuntza bilakatzeko asmoan eta garbizaletasunarekiko auzian istilu gogorrak burutu zituen; lapurtera klasikoa proposatu zuen euskara baturako oinarri bezala. Bestalde, Eliza katolikoaren politika gogor kritikatzeagatik erbesteratu beharrean aurkitu zen (1952). Euskaltzain osoa izendatu zuten 1947an eta sarrera-hitzaldia euskaraz eman zuen, gauza harrigarria garai hartan. "La cuestión vasca" (1965), "Praktikaz" (1968), "Mystagintza zaharra" (1982), "Jakintza baitha" (1982) liburuak idatzi ditu, besteak beste. Narrazio-saio berezia egin du sail luze batean, "Garaldea" (1978) eta "Ekhaitza" (1980) lanak barne. Euskal Herriko helenista nagusia izan da.
Iturria: Harluxet