Fagoaga Ariztia, Blas
Blas Fagoaga Erratzun jaio zen 1897an eta Iruņean hil 1966an. Iruņean apaiztu eta apaizgaitegiko irakaslea zenean Nafarroako Foru-Aldundiko euskarazko katedra lortu zuen. Olerkiak idatzi zituen euskaraz zein gaztelaniaz. Euskal hiztegigintzan ere lan aipagarri bat egin zuen: "Azkue'ren iztegi berritu eta osoturako", Joakin Lizarraga Elkanoko Apaizaren liburu argitara gabekoetatik ateratako hitz saila liburua (1959). Euskaltzain urgazlea izan zen.
Iturria: Harluxet