Fabre, Louis Marie Hyacinthe

Louis Marie Iazinto Fabre Ainhoan sortutako euskal idazle lapurtarra izan zen (XIX. m.), Ainhoako aduanako langilea zen eta Luis Lucien Bonaparte printzearen kolaboratzaile. Honen aginduetara Asteteren kristau-dotrina lapurterara itzuli zuen (1853). Halaber, frantsesa-euskara hiztegi bat, itzulpen batzuk, gramatika bat eta Bizkaiko alegia batzuen bilduma bat argitara eman zituen.

Iturria: Harluxet