Etxebarria Ibarbia, Toribio

Toribio Etxeberria Eibarren jaio zen 1887an eta Caracas-en hil 1968an. Enpresari, politikari sozialista eta idazle izan zen. "Alfa" izeneko josteko makinen enpresaren sortzaileetakoa, zuzendaria eta gerentea izan zen; CAMPSA enpresako zuzendari izan zen. Gerra-garaian Mexiko, Irlanda eta Venezuelan atzerriratu zen; euskal aldizkarietan esku hartu zuen eta euskaltzain urgazle izan zen. Besteak beste, "Flexiones verbales de Eibar" (1963-64), bertsoz eta prosaz moldaturiko "Ibiltarixanak" (1967), "La experiencia socialista en España, vista desde mi pueblo" eta "Viaje por el país de los recuerdos" liburuak idatzi zituen.

Iturria: Harluxet