Duvoisin, Jean Pierre (Gazteluberri)
Jean Pierre Duvoisin Ainhoan jaio zen 1810ean eta Ziburun hil 1891n. Euskal idazle eta itzultzailea izan zen. Aduanako langilea zen eta bere kasa itzulpen-lanetan aritzen zen. Euskal literaturari eta historiari buruzko artikuluak idatzi zituen frantsesez eta "Eskualduna" aldizkariko zuzendari izan zen. Luis Lucien Bonaparte printzea ezagutu zuen eta honek euskarazko lanetan laguntzeko eskatu zion.
Aduanako lana utzi (1856) eta, Bonaparteren aginduz, Biblia lapurterara itzultzeari ekin zion. Sei urtez jardun zuen horretan eta euskarazko estreinako Biblia ondu zuen: "Bible Saindua edo Testament Zahar eta Berria". Duvoisin kapitainak latinezko Bulgatatik leembiziko aldizko Laphurdiko eskuarara izulia (1859-65). Bibliaz aparte, itzulpen asko prestatu zituen: "Telemakoren abenturak", "Kijoteren" zati bat, Kardaberaz-en "Aita San Ignacioren Egercicioen ga-ean afectoac" obraren lapurterazko itzulpena "Liburu ederra", 1856); itzulpenez gain, bere obrarik ezagunena eta klasikoena "Laborantzako liburua" edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858) da.
Iturria: Harluxet