Daranatz, Jean Baptiste

Jean Baptiste Daranatz Ezpeletan jaio zen 1869an eta Baionan hil 1937an.Euskal idazle eta historialaria izan zen. Baionako apezpikuaren idazkari (1899) eta ohorezko kalonje. RIEV aldizkarian parte hartzen hastearekin batera, R. M. Azkue ezagutu eta euskal historia eta arteaz zaletu zen (1907). Historia sakonki aztertu eta "Curiosités du Pays Basque" liburuan jasotako artikuluak argitara eman zituen euskal aldizkarietan. Euskal literaturako kritikari zorrotza eta olerki anitzen egilea (Eskuara, 1911), bereziki, Baionako eliza, artea, historia eta gizartea aztertu zituen bere lanetan.

Iturria: Harluxet