Balasque, Jules
Jules Balaske Baionan jaio zen, ez dakigu noiz, eta hil 1871ean. Abokatua zen ikasketaz. Baionako alkate zelarik Lapurdiko, eta bereziki Baionako, historiaz arduratu zen. Artxiboetako paper guztiak bildu eta ikertu zituen. Dulaurens-ekin elkarlanean "Études Historiques de la ville de Bayonne" lana idatzi zuen hiru liburukitan; bera hil ondoren argitaratu zen (1875).
Iturria: Harluxet