Altube Lertxundi, Sebero
Sebero Altube Arrasaten jaio zen 1879an eta Gernikan hil 1963an. Euskaltzain osoa izan zen 1920.az geroztik. Gernikako Orfeoiaren zuzendari, arma-fabrika bateko gerente (1915-1936) eta Gernikako alkatea izan zen. Gerra-garaian Argentinara eta Pauera erbesteratu zen eta 1958an itzuli zen; garai hartakoa da "La fonction de la douleur" liburu filosofikoa (1957).
Bere lan nagusiak euskarari eskainitakoak dira (1920 - 1936): "Euskeraren joskera dala ta"; "Izkuntza-jakintzia ta euskeriaren bizitzia"; "Euskal itz berrijak". "Eurok eraltzeko, erderoak zatara lagun egin bear deuskuen"; "Batasunaren bidean"; "Erderismos"; "El acento vasco en la prosa y en el verso"; "La vida del euskera"; "Observaciones al trabajo de Morfología Vasca de D.R. M. de Azkue"; "Barriro euskeraren bizitzari buruz"; "Literatur euskara"; "Laztantxu eta Betargi" (1956) eta "La unificación del euskera literario" idatzi zituen. Bere idazkiak ahozko euskaran oinarriturik daude eta neologismo edo hitz berrien aurka agertu zen.
Iturria: Harluxet/ Lur