Agirre, Jose
Jose Agirre Donostian jaio zen 1884an eta bertan hil zen 1936an. Etnografo izan zen. Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kidea izan zen, berak sortu zuen Donostiako San Telmoko Etnografi Museoa eta bertako zuzendaria izan zen (1914 - 1936). Irudi eta euskal terminologiaz hornitutako euskal katalogo etnografiko bat egin zuen. Liburuak "Pensamientos sobre el amor" (1926), eta artikuluak "Avance de un Catálogo de Etnografía" (1926); "De investigación etnográfica. Cuestionarios gráficos" (1922); "La ampliación en la casa de labranza. Algunas formas" (1928); "La vida de Iparragirre y el oriental forzudo" (1921) idatzi zituen.
Iturria: Harluxet