Agerre Santesteban, Jose (Gurbindo)
Jose Agerre Iruñeaan jaio zen 1889an eta bertan hil zen 1962an. Euskal idazle eta politikaria Euskaraz zein gaztelaniaz idatzi zuen garaiko aldizkarietan. "La Voz de Navarra-ko" zuzendaria, EAJren Nafarroako Buru Batzarrekoa eta Euzkadi Buru Batzarrekoa eta hainbat kultur elkartetako kidea izan zen. Euskaltzain osoa izan zen, Sevillara joan eta bileretara azaltzen ez zenez Euskaltzaindiko aulkia utzi egin behar izan zuen (1919-20).
Iturria: Harluxet