Sinhikoleko karbea

Arbailletako oihaneko haitzuloa, Gamere-Zihigan (Zuberoa). Galeria bakar bat du, 60 metrokoa; amaieran, gela txiki batean, paleolitiko garaiko pinturak daude. Zaldiaren (inguru-lerro beltza eta, gorputzeko eta buruko ile gorriak) eta bisontearen (irudi osatu gabea) irudiak dira aipatzekoak; kolore gorriko marra batzuk ere badaude. Bordeleko Prehistoria eta Espeleologi Elkarteko kideek aurkitu zuten 1971n.

I: Harluxet