<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Paleolitiko Aroa Euskal Herrian

Behe Paleolitiko Aroko (K.a. 3.000.000 K.a. 150.000. urte bitartean) aztarna gutxi aurkitu da Euskal Herrian, gehienak Acheul aldiko bukaerakoak dira. Paraje hauetan gizakia aspalditik bizi izan denaren aztarnak ezagunak izan arren, gutxi aurkitu dira Aro horretakoak: Lezetxikin, Irikaitzen eta suharrizko esku-aizkorak Aizpitarten, Aitzabal eta Arlanpeko haitzuloetan.

Erdi Paleolitiko Aroko (K.a. 150.000  K.a. 38.000. urte arte) aztarnak, aitzitik, ugariak dira; aipagarrienak Axlor, Olha eta Isturitzeko haitzuloetan aurkitu dira. Horien arabera esan daiteke Neanderthal gizakia bizi izan zela Euskal Herrian. Aldi hartako klima epela izango zen hasieran, Merk errinozeroaren, lehoiaren eta lehoinabarraren hezurrak aurkitu baitira haitzuloetan. Alabaina, Erdi Paleolitikoaren bukaera aldian, klima hoztu egingo zen guztiz, errinozero iletsuaren, mamutaren eta elur-oreinaren aztarnak agertu baitira garai horretakoak.

Goi Paleolitiko Aroko (K.a. 38.000 K.a. 9.000. urte bitartean) aztarnak ugari eta aberatsak dira. Cro-Magnon gizakia bizi izan zen Euskal Herrian eta haren hezur zein tresnen aztarna ugari aurkitu dira; gainera, hormetako pinturak, irudiak eta arte adierazpenak ere aurkitu dira; aipagarrienak Isturitze, Ekain, Altxerri, Santimamiņe eta Aizpitarteko haitzuloak dira. Dena den, Goi Paleolitiko Aroko haitzulo gehienak kostaldean eta behe lurretan daude; Itsaso-maila 120 metro beherago zegoen eta garai hartan klima oso hotza zen; nomadak izan arren, segur, leku garaiak ez zirela egokiak izango gizakia bizitzeko. Cro-Magnon gizakia kostalde inguruan denbora gehiago bizi zenez arrantzak garrantzi handia izan zuen, eta hori adierazten dute aurkitutako arrantzarako tresnen aztarnak: arpoiak eta hezurrezko amuak.

Loturak: Sinhikoleko karbea;

Iturria: Lur