Mallatu edo Malato
Aiarako auzoa den Luxaondon, Bizkaiak eta Arabak bat egiten duten tokian, zegoen zuhaitza. Foru-erregimenaren arabera, zuhaitzerainoko lurrak dohainik defendatzera behartuta zeuden bizkaitarrak oro; zuhaitzaz haraindi borroka zitezen nahi izanez gero, Bizkaiko jaunak soldata ordaindu behar zien. Zuhaitza desagertu egin zen eta harrizko gurutze bat eraiki zen haren ordez (1730).
Loturak: Jaun Zuria alegia; Amaia gotorlekua;
Iturria: Harluxet