<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Bourgesko Santzioa

Frantziako Karlos VII.ak 1438ko uztailaren 7an promulgatu zuen Bourgesko Santzioa. Frantziako Elizaren diziplina orokorra eta Erromarekin zituen harremanak finkatzeko alde bateko arauak ezarri zituen. Lege horrek jauntxoei eskubidea eman zien abade eta apezpikuen hautaketetan esku hartzeko. Erabaki horrekin botere laikoaren eraginpean jarri zuen Eliza. Galikanismoaren lehen agerpentzat jo daiteke, Aita santuaren joera eta eskumen zentralisten aurka eta Frantziako Eliza katolikoaren askatasuna aldarrikatzeko doktrina teologikoa sortu zen. Lege hori Bolognako konkordatuak ordezkatu zuen, 1516an.

Iturria: Elhuyar