Santa Maria tenplua
Alegiak dioenez, 1044an, Gartzia III. Nafarroako erregea bere lurraldean ehizean zebilela ehizarako erabiltzen zuen belatzak eper baten atzetik ihes egin zuen. Atzetik jarraituz eperra zulo batean sartu omen zen, eta belatza jarraian. Erregea bertaratzerakoan birjina eta haurraren irudi bat, kandela bat eta pitxar batean sartuta zitori sorta bat ikusi omen zituen; gainera, bere belatza eta eperra bertan zeuden, harrapakariak txoriari eraso egin gabe. Erregeak seinale ontzat hartu zuen gertakizun hura eta gerrara abiatu zen. Kalagorri berreskuratu ondoren (1045) Santa Maria tenplua eraikitzea agindu zuen (1052). Geroztik errege-gortea bertara eraman eta handik aurrera Nafarroako errege eta hainbat nobleen hilobiak bertan izango dira.
Iturria: