<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Ilargiaren isla
Hiru gizon beren herrira zetozen bidaia luze bat egin ondoren. Bazeramaten egun batzuk baraurik eta nekatuta eta gose zeuden. Zubi baten gainetik igarotzerakoan, ilargiaren isla ikusi zuten ibaiko uretan.
-Begira! -esan zuen batek- han behean gazta handi bat zagok!
Hirurak "gaztari" begira geratu ziren, zer janaldi egingo zuten pentsatzen.
Baina ezin diagu hartu... urruti zagok! -esan zuen beste batek.
Berriro pentsati geratu ziren, bakoitzak janari hura eskuratzeko erarik egokiena asmatzen.
-Bazekiat! -esan zuen hirugarrenak -egin dezagun katea bat, bat bestearengandik zintzilik eta horrelaxe gureganatuko diagu gazta eder hori.
Eta hala egin zuten, elkarri eskua emanez zubitik zintzilikatu ziren. Behean zegoenari pixka bat falta zitzaion gazta itxurako hartara iristeko eta orduan, goian zegoenari oihukatu zion:
-E! Aska ezak pixka bat eskua, nik gazta har dezadan! Apurtxo bat nahikoa izango duk...
Goikoa zubitik askatu zen eta hirurak uretara erori ziren.
Ilargiak alde egin zuen handik, hiru lelo haietaz barrez.
Iturria: Euskal leiendak, Erein