<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ilargi edo Ilazki

Lurrari buruzko elezaharren arabera honek sortutako izakia, aitzinean Ilazki ere deitua. Euskal mitologian oinarrizko astroa. Anitz alegietan azaltzen da herio (hildako arimak babesten ditu), itsas kondaira (marea gora-behereak eragiten ditu), nekazaritza (egur mozketa eta landaketak ilargiaren posizioaren arabera egiten dira) eta abeltzaintzan (animalien ernaltze eta erditzean eragiten du).

Gurtua izan zen erromatarren garaian. Ilargia ekialdetik azaltzen denean, hurrengo eguneko eguraldiaren galde egiteko hala esaten zaio: "Ilazki amandrea, zeruan zer berri?"

Loturak: Ilargia eta gizonailargiaren isla

Iturria: Harluxet/ Berria