<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

OAS

Frantsesez, Organisation Armée Secrète. Euskaraz, Armada Sekretuaren Erakunde terrorista. Frantziako eskuin muturreko isilpeko mugimendua, Aljerian porrot egin zuen altxamendu militar frantsesaren ondoren sortua (1961). De Gaulle zen Frantziako presidente eta taldeak Aljeriako autodeterminazioa galaraztea zuen helburu, terrorismoa baliatuz horretarako (1961-63). Salan, Challe eta Jouhaud jeneralak izan ziren taldeko buruak, atxilotu zituzten arte. Argeliako independentziarekin batera desagertu zen.

I: Harluxet