<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Euskal-Esnale (elkartea)

Elkarte gipuzkoarra; euskara zaindu, gorde eta euskaldunen artean erabilera areagotzeko sortua (Donostia, 1907). Arturo Kanpion izan zen lehendakaria. Herriz herri hitzaldiak emateaz gain, ipuin-lehiaketak antolatu, izen berezien eta toponimoen bildumak prestatu eta idatzizko literatur lanak argitaratu zituen. Halaber, "Euskal-Esnale" izen bereko aldizkaria (1908), euskaraz eginiko lehen egutegia (1909) eta euskarazko almanaka (1910) argitaratu zituen.

Iturria: Harluxet