<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Urbina familia
Militar arabarrak.
Joan Manuel (Gasteiz, 1715 - ?, 1774). Oranen konkistan parte hartu zuen (1732). Ondoren Napoli eta Siziliaren konkistan parte hartu zuen (1734) eta Felipe V.ak kapitain izendatu zuen. 1742an atzera Italiara itzuli zen erregearen ondoan borrokatzeko. Iruņeko errege-teniente, Iruņeko eta Nafarroako gobernadore eta komandante nagusia izan zen. Karlos III.ak errege-armadako brigadier izendatu zuen (1759).
Luis (Gasteiz, 1721 - Madril, 1799), Joan Manuelen anaia. Itsas armadako teniente kapitain zela, Italian borrokatu zen armada anglo-austriarraren kontra (1742). Ondoren, Oran-era joan zen 1745ean eta bertako gobernadore-kargua eskuratu zuen. Eliz ordezkariekin eztabaida handiak izan zituen eta Madrilera deitu zuten gerra-ministroaren aurrean deklara zezan. Nafarroan eta Gipuzkoan ibili zen ondoren eta Ingalaterraren aurkako gerran partehartze garrantzitsua izan zuen (1761); erregeak brigadier egin zuen. Kuban izan ondoren, Konbentzio-gerran Valentzian eta Murtzian egon zen.
I: Harluxet