<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Tomismoa

San Tomas Aquino-koaren doktrina-sistema eta sistema horretan oinarritutako pentsamendu-korrontea. Tomismoa, agustinismo tradizionalaren aurrean, kristau-irakaspenen eta aristotelismoaren tesi nagusien arteko sintesia izan zen. San Tomasek egiaren bilatze-lanean eta ezagutzaren oinarrian arrazoimena eta goi-agerkundea, bakoitza bere mailan, jarri nahi izan zituen. Ezagutzaren lehen urratsa sentimenen bidezkoa da, eta bertatik adimenak indukzioz zein dedukzioz fenomenoen kausak eta naturaren legeak ondorioztatzen ditu, azken kausa bat badela, bere baitakoa eta betierekoa, ulertzeraino. Hasieran eliz agintariek gaitzetsia izan bazen ere, laster gailendu zen, Erromako Elizaren filosofia nagusi bihurtuz.

Iturria: Harluxet