<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Tamarako Hitzarmena
1127ko uztailaren 7an sinatu zen Támara herrian, Palencia, adiskidetasun hitzarmena. 1016an sinatutako Adiskidetasun Itzarmenean egin zen bezalaxe, baskoien erregea Alfontso I.a Borrokalaria eta bere semeorde Gaztelako Alfontso VII.a Raimundez erregearen artean. Haitzpeko San Joan monasterioan dago jasota dokumentua.
1127ko apirilean, Gaztelako Alfontso VII.ak Nafarroako erregearen esku zegoen Burgosko gaztelua eraso egin eta hartu zuen. Alfontso I.a Borrokalaria Bureban barne sartu eta, ekainean, Briviescatik Támara haranera iritsi zen, Gaztelako espantsio goseari mugara jarri asmoz. Alfontso I.aren izenean Biarnoko Gaston eta Bigorreko Zentulo aritu ziren bitartekari, bi gudarosteen borroka ekidin nahian eta hitzarmen hori prestatzen.
Hitzarmenean esaten denez, Gaztela itzuliko egingo da 1054 eta 1076 urteetan zituen mugetara: Gartzia Naiarakoa eta Antso Peñalengoa erail ondoren Iruñeko erresumari kendutako Ebro inguruko lurrak Nafarroako erresumari bueltatu eta gero. Hau da, Nafarroa eta Aragoiko erregeari itzuli egiten zaizkio Antso III.a Nagusiaren testamentuan izendatutako Nafarroako lurrak: Bureba, Errioxa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia; gainera, batu egiten zaizkio Soria, eta Soriako "extremadura" San Esteban de Gormaz-eraino. Halaber, Urrakarekin ezkonduz gero Alfontso I.ak zituen mugetako lurrak utzi eta enperadore tituluari uko egiten dio.
Bi urte besterik ez zuen iraun bake egoerak bi erregeen artean. Bien bitartean Alfontso I.ak Ebro inguruak populatu eta Gaztelako Alfontso VII.ak Gaztela eta Leongo errege bihurtu zen.
Iturria: Auñamendi Entziklopedia/ La Navarra Maritima/ Larousse