<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Susetaniarrak

Antzina Euskal Herriko lurraldean bizi zen euskal-tribuetako bat. Erromatar berriemeileek aipatzen dute lehenengo aldiz eta oraingo Zangoza inguruan bizi zirela esaten dute. Erromatarrak Euskal Herrira etorri zirenean suesetano-ak izan ziren erromatarrekin aliatu ziren bakarrak, pasabidea libre utzita arpilatzea ekidin zuten. Nonbait, "susetano" horiek zeltarren tribu baten ondorengoak ziren, erromatarrak etorri aurretik baskoiek euskaldunduak.

Susetaniarren aztarna izan daiteke "Sos" herria, Erronkariarrek euskaraz "Sause" deitua. Erromatarrei men egin izanak ondoko tribuen haserrea piztu zuen, baskoien iazetaniarrena batez ere. Indibil eta Mandonio erromatarren aurka altxa eta susetanian sartu ziren, K.a. 206an. Escipionen osteek, ordea, berehala menderatu zituzten matxinatuak, baina, bakea eman zioten elkarri.

Iturria: Auņamendi