Buru-estalki lizuna XVI, mendeko euskal emakumeek liho fin-finezko beatilak erabiltzen zituzten, buruan adar forma eginez txirikordatuta. Zenbat eta metro gehiago izan, emakumeak kategoria handiago! Aberastasuna lihoan baitzegoen oinarrituta». 20 metroko estalkiak ere erabiltzen zituzten. Tontor kuneiforme hori sexuarekin lotutako ikurra izan zitekeela eta, Elizak debekatu egin zuen behin eta berriro. «1560. urtekoak dira lehenbiziko eragozpenak. Oso lizunak zirela, eta harrotasun seinale... Baina emakumeek erabiltzen jarraitu zuten. 1620an oraindik debekatzen ari ziren. Urte askoan, Eliza kontra izan arren, erabili egin zuten. Emakumearen indarraren ezaugarri bat baitzen. Forma hori, hain argi, Euskal Herrian bakarrik erabiltzen zela diote edituek, eta ezkon egoeraren arabera (ezkongabe, ezkondu edo alargun) ezberdin izan zitekeen: Emakumea haurdun geratzen zenean, haurraren aitak beatila oparitzen zion, jaioberria babestuko zuela adierazteko. Interpretazio batzuen arabera, alarguntzean emakumeek tontorra estalki barruan ezkutatzen zuten, ezkonduen adarrak, berriz, sexuaz gozatzen ari zirela esan nahi zuen. Plazeraren jabe zirela, alegia. Loturak: Sorginak Iturria: Berria eta beste
|