<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Societas Navium Baionensum

Baionan itsasoko arazoen ardura zuen elkartea (1207 - 1213), Baionako biztanleek kontrolatua eta patroi eta marinelek osatua. Itsasoan arazoak zituenari babesa eman, ekaitza zenean lagundu eta gerra-erasoetan elkarri laguntzea ziren elkartearen helburuak. Segurtasun handiagoz ibiltzeko konboiak osatzen zituzten; hortik sortu zen elkartea. Elkarteak ezartzen zuen konboiak hartu beharreko bidea eta pleitoen eta irabazien banaketa.

I: Harlaxuet