Silbieta
Zuberoako Erdi Aroko erakunde politikoa; herritar xumeek osatutako biltzarra zen. Herri-mailako arazoak zituzten eztabaidagai eta, gainera, nobleek eta erlijiosoek osaturiko Gorputz Handiaren Biltzarrean hartutako erabakiak aztertu eta eztabaidatzen zituen; Gorputz Handiaren Biltzarrarekin batera Ordenuzko Gortea osatzen zuen.
Herriko biltzarretan udalen (parroki biltzarren) ordezkari hautaturiko etxeko jaunek osatzen zuten; hasieran derrigorrezkoa zuten biltzarrera joatea, baina 1520az gero ordezkaria bidal zezaketen. Irabarneko basoan biltzen ziren.
Iturria: Harluxet