<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Sarako Eskola
XVII. mendearen hasieran Lapurdin sorturiko literatur mugimendua. Sara, Donibane-Lohizune eta Ziburuko apaizak frantziskotarren komentu batean biltzen ziren euskarazko lanak prestatzeko asmoz, eta bata bestearen liburuak epaitzen zituzten argitaratu aurretik. Taldekideek idazle ziren kontzientzia garbia zuten, euskal idazle izatea baitzuten helburu nagusi. Liburu gehienak erlijiozko itzulpen edo moldaketak dira, idazle gehienak heziketa humanistiko handiko erlijiosoak baitziren. Irakurle askorik ez zutela izango jakin arren, kultura pixka bat zutenentzat idazten zuten nagusiki eta herri-hizkera arrunta erabiltzen zuten. Hauexek dira taldea osatu zuten idazleak: Axular, Joannes Haranburu, Joannes Haraneder, Esteve Materre, P. Argaignaratz, Silvain Pouvreau, Joannes Etxeberri Ziburukoa, Hirigoiti, Klaberia, Guillentena, Heguy eta Voltoire.
I: Harluxet