<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Poitiersko gudua

Karlos Martel printze frankoak Eudon Handiak lagunduta musulmanak garaitu zituen gudua (Tolosa, 731). Arabiarren oste handia Abd ar-Rahman al-Gafiki buru zutela Orreagatik sartu eta Baskoniako dukerria eraso zuten. Arabiarrek baskoiak garaitu zituzten Bordelen eta Eudon Loira aldera erretiratu zen. Eudonek laguntza eskatu zion Karlos Marteli eta honek menpetasunaren truke lagundu zion. Borgoniar-germaniar gudaroste handiak Eudonekin bat egin eta arabiarrak garaitu zituzten, 732ko udazkenean. Garaipen honek musulmanek Galia konkistatzea eta Europan aurrera egitea galarazi zuen.

I: Harluxet