<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Peloponesoko guda
Esparta eta Atenas, mundu grekoan nagusitasuna lortzearren, elkarren aurka ezarri zituen gerra (K.a. 431 - 404). Hasieran irabazle argirik ez bazegoen ere, gerra Greziako hiri gehienetara zabaldu zen. K.a. 421ean Nizias buruzagi espartarrak bakea sinatu eta harturiko lurrak eta hiriak itzultzea erabaki zuten. Baina 415ean Atenasek Siziliara espedizio bat bidali zuenean gerra berriro piztu zen eta Sirakusan Atenasko armada txikitu zuten (413). Hurrengo urteetan Altzibiades-ek zenbait garaipen lortu eta K.a. 406an Arginusasko gudua irabazi zuen. Hala ere, Lisandro buruzagi espartarrak Atenasko itsas armada deuseztatu zuen Egospotamos-en 405ean. Atenasek bakea sinatu behar izan zuen 404an.
Loturak: Perikles;
I: Harluxet