<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Paleolitiko Aroa
Paleolitiko, Antzin Aroko historia aurreko aroari esaten zaio: lehen gizakia harria lantzen hasi eta Mesolitiko Aroa arte hedatzen da. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (3.000.000 urte K.a) eta Kristo aurreko 9000. urte arte hartzen du. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens sapiens" gizakiarenganaino iritsi arte.
Paleolitiko Aroari harri landuaren aldia deitzen zaio; antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitikoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan. Aro bakoitzean bizi izan zen gizaki mota eta harria lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago ikertu izan dira horrela. Ondokoak dira Paleolitikoaren lehen hiru banaketak: Behe Paleolitiko (K.a. 3Mi - 150.000); Erdi Paleolitiko (K.a 150.000 - 38.000) eta Goi Paleolitiko (K.a. 38.000 - 9.000).
Loturak: >Paleolitiko Aroa Euskal Herrian;
Iturria: Lur