<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Erdi-Paleolitikoa
Antzin Aroaren banaketaren garaietako bat. Behe-Paleotikoaren ondorengo Aroa. K.a. 150.000. urte ingurutik K.a. 38.000. urte arte. Erdi-Paleolitikoan, Riss eta Würm izotzaldien artean "Homo sapiens neanderthalensis" gizakia garatu zen. Esku-aizkorak gero eta hobeto egiten zituen gizakiak eta sukarrizko xaflak, geziak eta eginkizun jakinetarako beste tresna batzuk ere asmatu zituen. Kultura hari Moustier aldia deitzen zaio, Dordogneko Le Moustière haitzuloan aurkitu baitziren aztarnak. Neanderthaleko gizakia klima hotzetan bizitzeko gai izan zen, taldean bizi zen eta ehiza zuen bizibide; badirudi hitz egiteko gaitasuna ere bazuela eta naturaz gaindiko kezkak ere bazituela. Europa guztian hedatu zen kultura hura; Asian eta Afrikan, aldiz, oso urriak dira arrastoak. Ondoren, Goi-Paleolitiko Aroa izango da.
Loturak: Axlor haitzuloa; >Paleolitiko Aroa Euskal Herrian;
Iturria: Lur