<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Behe-Paleolitikoa
Antzin Aroaren banaketaren garaietako bat. Gutxi gorabehera: K.a. 3.000.000. urtetik K.a. 150.000. urte bitartean. "Homo habilis" eta, batez ere, "Homo erektus" gizakiak bizi izan ziren aldi hartan. Pebble kultura da ezagutzen den zaharrena, eta Olduwaiko (Tanzania) aztarnategian kultura hartako hainbat tresna aurkitu dira, guztiak oso sotilak baldin badira ere: kolpez egindako harribilak edo ahodunak batez ere.
Hala eta guztiz ere, benetako harri landuak, Behe-Paleolitiko Aroaren erdialdekoak dira: Saint Acheul (Frantzia) herriaren inguruan aurkitu ziren eta Acheul aldiko izena eman zaie. Mindel izotzaldiko (K.a. 700.000 urte) esku-aizkorak eta bi aldetatik landutako harriak aurkitu ziren bertan. Kultura hartako aztarnak Europan aurkitzeaz gain, Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Asian ere aurkitu dira.
Behe-Pleolitiko Aroaren bukaera aldean (K.a. 200.000 urte) "Homo erectus" galdu zen eta gizaki mota berri bat garatu zen: "Homo sapiens". Ondoren, Erdi-Paleolitikoa Aroa izango da.
Loturak: >Paleolitiko Aroa Euskal Herrian;
Iturria: Lur