<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Orléansko etxea

Frantziako lau errege-familiaren izena.

Lehenengo etxea, Orléans-Valois, Felipe I.arekin hasi eta bukatu zen (1336 - 1375).

Bigarrena, Orléans-Valois, Karlos VI.aren anaia Luis I.ak fundatu zuen (1372). Etxe hau bitan banatu zen: Orléansko adarra (Luis XII.a) eta Angulemako adarra (Frantzisko I.a).

Hirugarren etxea, Orléans-Borboi, Gaston Orléanskoarekin hasi eta bukatu zen (1608 - 1660).

Laugarrena, Orléans-Borboi etxea, Luis XIV.aren anaia zen Felipe I.arekin hasi zen. Etxe honetakoak izan ziren Felipe II.a erregeordea, Luis Felipe Jose Orléansko dukea eta Frantziako erregea izan zen Luis Felipe I.a (1830 - 1848).

I: Harluxet