<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Neolitiko Aroa Euskal Herrian
Ekialde Hurbilean Neolitikoaren iraultza gertatzen ari zenean, Euskal Herrian Mesolitiko garaian bizi zen gizakia. Kultura aldaketa oso poliki gertatu omen zen Pirineo mendikate inguruan, eta badirudi, artzaintzan hasi zela lehenengo eta lurra lanketan geroago. Dirudienez Epi-paleolitiko eta Neolitiko kulturek nahasirik iraun zuten denbora luzez eta aldaketa Brontze Aroan errotu zen. Aldi hartan gizakia artzain bihurturik haitzuloetan jarraitu zuen bizitzen; garai hartako aztarnak (aizkorak, geziak ...) aurkitu dira Fuente Hoz eta Los Husos-en Araban; eta Marizulo, Gipuzkoan. Neolitiko bukaera aldeko edo Brontze Aro hasierako herrixka batzuen aztarnak Euskal Herriko hegoaldean aurkitu dira. Ezagunenak orain dela 2000 urteko antzinatasuna duen La Hoya herrixkakoak dira, Biasterin.
Gainera, Neolitiko Garaiko hainbat instrumentu euskal izena edukitzeak adierazten du, euskara, gutxienez garai horretakoa badela. Halaber, monumentu megalitiko eta oroitarri ugari dira Euskal Herrian zehar: uztarriak, harrespilak trikuharriak ... Leku horiek, halaber, artaldeentzako larre toki egokietan daude, Aralar eta Urbasako mendietan esaterako. Antzinako oroitarri haiek Neolitiko Aroko kulturaren adierazgarri dira eta lehenengo artzain haien sinismenen adierazpide.
Iturria: Lur