<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Laxalt familia

Jatorri zuberotar eta baxenabartarreko familia.

Dominique (Liginaga, 1886 - Carson City, 1971). Artzain joan zen AEBetara eta, pixkanaka, 20.000 buruko artaldea bildu zuen; baina, 1929ko krisiaren ondoren guztiak galdu zituen.

Paul. Abokatua (Carson City, 1932) aurrekoaren semea. Ronald Reagan AEBetako lehendakaritzara eraman zuen kanpainaren arduraduna eta senadorea izan zen. Ferdinand Marcos lehendakari eta diktadore filipinarrak agintea utzi eta AEBetan asilo politikoa eska zezan lortu zuen (1986).

Robert. Idazle eta kazetaria (Nevada, 1921), aurrekoaren semea. Ipar Amerikan finkatutako euskaldunei buruzko artikulu eta lanak egin ditu. Aitaren eskariz, Sweet Promised Land liburua idatzi zuen 1957an (Dominique, artzain xuberotar bat Nevadan izenburupean euskaratua dago).

I: Harluxet